Aukezpena


Kaxkardi orain dela 30 urte Hernanin (Gipuzkoa) sortutako Kirol Elkartea da. Gure helburu nagusia piraguismoa eta zeharka mendi ekintzak sustatzea denez, urtero-urtero gipuzkoar geografia osoan piraguismo ikastaroak antolatzen ditugu. Elkartearen esperientzia eta orain arteko harremanen bermeaz, kirol eder honetaz gozatu eta ongi pasatzeko parada luzatzen dizuegu.

Gure izaera ibiltaria dela eta, Euskal Herriko edozein ur puntura hurbiltzeko gaitasuna eta talde bakoitzaren beharrei egokitzeko ahalmena dugu. Horregatik, irteera edo ikastaroren bat egiteko leku bereziren bat buruan izango bazenute, ez izan dudarik eta jar zaitezte gurekin harremanetan, zuen asmoak hoberen asetuko dituen egitasmoa proposatuko dizuegu.

Kaxkardin denak zarete ongietorriak; zahar eta gazte, emakume zein gizon, kirolari trebeak ala trebatu gabeak, etab. Esan bezala, jende mota ezberdinen behar eta eskakizunei erantzuteko ditugu prest gure baliabideak guztiak.

Animatu zaitezte abentura paregabe honetan parte hartzera eta emaiozue begiratu bat gure eskaintza zabalari.


“Besteak” atalean eskeintzen ditugun beste ekintza eta irteera gidatuen zerrenda aurkituko duzu!