Egun bateko saioak


Argibideak:


Aste osoko kurtsoez gain, egun batetarako piraguismo irteerak antolatu ditzakegu. Aurretik aipatu moduan, saio berezi hauen nondik-norakoak gurekin hitzartu beharko dituzue: zenbat denborako saioa, zein erreka ala itsaso puntuan, zenbat pertsonako taldeak, etab.

Halaber, piraguismo hastapen ikastaro motz bat egin ohi dugu sekula ibili ez direnentzat. Lehorrean teknika nagusienak ikasi eta ondoren uretara daramatzagu praktikara. Gutxi gora behera ordu t’erdiko saioak izan daitezke eta taldearen behar eta ezaugarriak kontutan hartu. Egun bakarreko esperientzia hau lagunartean edo famili giroan pasatzeko abentura eta irteera paregabea da.

Piraguan trebatuak direnentzat “Trabesiak” atalean aurkituko duzue zuen beharrei egokitutako eskaintza.
 

Beharren araberako saioak:



Kaxkardi Kirol Elkartea zuen beharrei erantzuna emateko prest dago. Ondoren aipatuko dizkizuegun ekintzak, proposamenak baino ez dira; ez ahaztu elkarren artean iharduera berriak ere gauzatu ditzakegula proposamen berrietara irekiak gaude.

Besteak beste, egin daitzazkegun ekintzak:

  • 2 edo 3 egunetako ikastaroa.
  • Hilabetean astero saio bateko ikastaroa (Eskola-Ikastolentzako,Heziketa Fisikoaren                    garaian).
  • Natur Zientzietako ikasgaiekin loturiko txangoa itsaso edo ibaiak ezagutzeko            
  • Ikastetxeko egun edo jai berezi bat ospatzeko aukera, urte bukaerako saria.
  • Guraso eta haurrek elkarrekin kirolaz eta aisiaz gozatzeko irteera.
  • Mendi elkarteak, klubak, enpresak eta edozein motatako taldeak ongietorrriak dira.
  • Behar berezidun zentro eta kolektiboak ongi etorriak izango dira, adingabetu zentruak baita ere, gure medio-baliabideen arabera ekingo diogularik.